XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta gero, aipaturiko gorri eta urdin koloreen erabilpenak arbuioa edo erakarpen sentimenduak sortzen ditu.

Honek ere, partehartzea suposatzen du.

Eta antolaketak ere zerbait esan nahiko du, ezta? Ez bereziki.

Bueno, egin ditugun muntaiak agian bai.

Egia esan bere burua artistatzat dituzten hainbat pertsonek beren muntaiak egiteko gastatzen duten diru mordoa salatzeko era bat da.

Behin mila krabelinez osaturiko erakusketa bat ikusi genuen galeria batean eta hura egiteko miloiak gastatu ziren.

Hori al da artea? Dirua gastatzea?.

Baina zein da, labur esanda, erakusketa honen ardatz nagusia? Izenak berak ere esaten du: TXOrradak.

Jendea bazilatu, kontraesanak sorterazi, arbuioa edo erakarpen sentimenduak kalera arazi. Zeresana sortu.

Zeresana behintzat, kaleratu dituzuen pegatina horiek sortu dute.

Bai. Pegatina horiek, alde batetik, lehen aipaturiko gorri-urdin-aren erabilpenarekin datoz bat (egin genuen luntxarendako gonbidapenak eta erakusketaren berri zabaltzen zuten abioi sobreak ere hildo horretatik zihoazen).

Eta bestalde, esanahi bat dute; L007 Legazpi 700 da.

Eta dakizuenez, aurten ospatzen ari garen VII Mendeurren famatu horrekin daude lotuta.

Ez gaude VII Mendeurrenaren ospakizunaren aurka

Guk, gure erara ospatzen dugu.

Kritikaren bat edo al dira? Horixe bera.

Zeren gu ez gaude ospakizun horren aurka, baizik eta gu ere, horrela, ospatzen ari gara.

Egiten duguna, ospakizun ofizialaren kritika da.

Beste konnotaziorik ez du anagrama horrek.

Orain, kolektiboko bi partaideen lanari helduz, Carlos, ez al dira geometrikoegiak zure kuadroak? Askotan esan didate hori. Baina ez da horrela.

Begira, nik bere garaian =dAv=incik sortutako filosofia bera jarraitzen dut: gizakia zenbakia da.

Neretzat, dena zenbakia da, dena zenbakiaren inguruan sortzen da, hala nola, proportzioak, simetria, espazioa eta kolorea bera ere.

Eta nik zenbakiak erabiliz margotzen dut.

Bestalde, nere lana mitiko ere bada ortzadarra bezala eta horregatik erabiltzen ditut hainbeste kolore.

Gorka, zure lanen artean begi tapatu eta sudurraren argazkiak erakartzen du gehien.

Ba al du gai horrek esanahi berezirik? Ez. Gai bat aukeratu nuen eta nire argazkilaritza teknika berrien aurkikuntzan eta bilakaeran oinarritzen denez, kasu honetan, fotograma honi aukera asko ikusi nizkion.

Nere ikerketa pertsonalerako erabilgarria eta interesgarria ikusi nuelako bakarrik hartu nuen.

Pariseko argazkiekin ere gauza bera egin nuen.

Ez dute esanahi berezirik aurkikuntzarekin lotuta dagoena, soilik.

Bientzako galdera orain. Nola dago Legazpi arteari dagokionez? Faltan botatzen duguna kritikoak dira.

Ez dago inor gure herrian lan bat ondo edo gaizki dagoen esateko gai dena.

Baina ez horretarako balio ez duelako baizik eta, agian, ausartzen ez delako.

Guk asko baloratzen ditugu kaleko jendeak egiten dituzten komentarioak: asko gustatu zait edo ez zait batere gustatu.

Baina jendeak ez duela ulertzen esaten hasten da, eta....

Gauza bat, kuadro bat, argazki bat edo edozein muntai, kasu honetan, gustokoa edo ez gustokoa izateko, ez da zergatik ulertua izan behar.

Eta azkenik. Nondik sortu zen TXO izena? Eh, TXO! Hertzainak taldearen kantan duen esanahi berdina du: jendea deitzeko erabiltzen dena.

Honekin batera. Esan, gure kolektiboa irekia dela eta edonork duela sarrera librea.

Momentu honetan, Jotakatu musika taldearekin ari gara horretaz hitzegiten......